Uda segurua zure klubean

Tunelaren amaieran argia ikusten badugu ere, ezin dugu guardia jaitsi. Aedonatik, berriz ere, zure klubean uda segurua pasa dezazun nahi dugu. AEDONA klubek zorrotz aplikatzen dituzte indarrean dauden araudi guztiak, eta etengabe eguneratzen dituzte beren protokoloak, beren instalazioetako erabiltzaile eta bazkide guztien segurtasuna bermatzeko. Uda segurua kanpaina martxan jarriko dugu berriro zure klubean, Covid-19aren aurkako jardunbide egokiak gogorarazteko, gure instalazioetan uda eta kirolaz goza dezazun. Seguru egon AEDONA klubetan.

Seguruak gara

Zure klubak instalazioen garbitasun, desinfekzio eta edukiera arautegiak betetzen ditu. Arautegia bete eta Osasun Ministeritzak bermatutako produktuak erabiltzeaz gain gure garbitasun eta desinfekzio protokolo eta prozesu bereziak aurrera eraman ditugu. Honetaz gain zure laguntza ezinbestekoa da, keinu txikiak batuz gero asko egin daitekeelako.

Gogora ezazu

Hauek dira nahitaez bete behar dituzun oinarrizko arauak:

1,5m-ko segurtasun tartea zaindu ezazu

Maskararen erabilera derrigorrezkoa da beti ere, igerilekura sartzeko, kafetegian jan edo edateko eta kirol jardueran izan ezik

Eskuak garbitu eta instalazioetan eskura izango dituzun gel hidroalkoholikoak erabili

Zure gauzak zaindu, mugatutako edozein gunetan zaudelarik

1,5m-ko segurtasun tartea zaindu ezazu

Tarte hori bermatu ezin duzunean maskarila erabiltzea derrigorrezkoa da

Eskuak garbitu eta instalazioetan eskura izango dituzun gel hidroalkoholikoak erabili

Egoteko guneetan zure gauzak mugatutako lekuaren barruan mantendu itzazu

Kirola bueltan da

Zure kirolik gustokoena modu seguru batetan klubean egiteko aukera heldu da:

Igerilekuan sartu aurretik dutxak erabili itzazu

Zure jarduera fisikorako bereziak diren oinetakoak erabili itzazu. Bukatzean, beste oinetako desberdin batzuk jantzi

Erabilitako objektu eta makinak era egokian desinfekta itzazu

Une oro, instalazioetako segurtasun protokoloak jarraitu itzazu

Lagundu

Instalazioak modu seguru batetan erabili ahal izateko bazkide guztien kontzientziazioa ezinbestekoa da.

Zure klubak agindutako Arau eta protokolo guztiak bete itzazu

Beste bazkideek arau eta protokolo hauek betetzen dituztela egiaztatu eta betetzen lagundu

8 urte azpiko umeak pertsona heldu baten ardurapean daudela eta arauak betetzen dituztela berma ezazu

COVID-19 araudia

Kontsultatu Nafarroako Kirolaren Institutuaren COVID-19ri eta kirol-jarduerari buruzko araudi eguneratua.

AEDONA

AEDONA, Nafarroako kirol eta aisialdirako erakundeen elkartea, irabazi-asmorik gabeko Nafarroako kirol eta aisialdirako erakundeek osatzen dute. AEDONA eta osatzen duten erakundeak Nafarroako gizarte anitzaren eredu izan nahi du guztion beharrak asetuko dituen topagune bat bilatuz. AEDONA-k Nafarroako Kirol eta gazteriaren Institutuarekin (IND) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutuarekin (ISPLN) zuzenezko harremanak dauzka osasun-arautegi eta gomendioei ofizialei buruzko lehen eskuko ezagutza izan eta elkarteko klubak une oro aurrera eraman beharreko neurriei buruz informatu ahal izateko.